Atzealdea ZIURek eta EHUk ia ehun ikasle prestatu dituzte zibersegurtasunean

ZIURek eta EHUk ehun ikasle inguru prestatu dituzte zibersegurtasunean
2024ean hamabi tailer edo saio egin ondoren, aurten ikasleek unibertsitateko, Vicomtecheko, Cyber Performance Center-eko edo Titanium-eko adituen eskutik ikasiko dute, besteak beste
ZIURek eta EHUk 'ZIUR Enpresa Gela' sortu zuten Informatika Fakultatean 2023an, ikasleak zibersegurtasunean trebatzeko asmoz. Aliantza honen helburua mundu akademikoaren eta enpresa-munduaren arteko harremana areagotzea da, lehenik ikasleei prestakuntza-esparru bat eskainiz eta, ondoren, lan-merkatura igarotzea ahalbidetuz. Orduz geroztik ia ehun ikaslek sakondu dute gai honetan.
"Zibersegurtasun industrialaren arloan lurraldearen gaitasunak indartzeko sortu zen ZIUR eta, helburu horretan, prestakuntza, ezagutza eta talentua faktore erabakigarriak dira. EHUrekin sinatutako hitzarmen honek, aukeraz beteriko eta estrategikoa den sektore batentzat profilak sortzen laguntzen digu ", adierazi du ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak.
2024an, hamabi tailer edo saio egin ziren eta horien artean bereziki nabarmendu zirenak, beste hainbat gairen artean, zibersegurtasun industriala, adimen artifizialaren ahultasunak eta hacking-a jorratu zituztenak izan ziren. 2025 honetan, ikasleek prestakuntza jasotzen jarraituko dute EHUko ingeniaritza informatikoko adituen eskutik, baita Vicomtech edo Cyber Performance Center bezalako zentro teknologikoen eta Titanium bezalako enpresen eskutik ere.