Atzealdea ZIURek erregulazio zibernetikoaren inguruko ikuspegia eskaini dio europako zibersegurtasun industrialeko ekosistemari

ZIURek erregulazio zibernetikoaren inguruko ikuspegia eskaini dio europako zibersegurtasun industrialeko ekosistemari
Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroa CCI Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak antolaturiko Europako Zibersegurtasun Industrialari buruzko Nazioarteko 2025 Kongresuan parte hartu du Valentzian
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, CCI Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak Valentzian antolatutako 'Europako Zibersegurtasun Industrialari buruzko 2025 Nazioarteko Kongresuan’ parte hartu du. Zibersegurtasunaren, automatizazio industrialaren, erregulazioaren edo aholkularitza teknologikoaren arloetako adituei zuzenduta, 25. edizioa OT digitalizazioaren zibersegurtasunean, Europa mailako zibersegurtasunaren arloko erregulazioan eta funtsezko industria-sektoreetako erronka espezifikoetan nabarmendu da.
CCIk urtero antolatzen den Europa mailako kongresu hau erreferentzia-puntu gisa finkatu da zibersegurtasun industrialaren Europako ekosisteman, bi egunez, eztabaidatu, konektatu eta etorkizun erresilienteagoa eraikitzeko helburuz, 5.000 fabrikatzaile, integratzaile, operadore, aholkularitza-enpresa eta erakunde erregulatzaile europar baino gehiago biltzen baititu. Kasu errealetan, ikasitako ikasgaietan eta ikuspegi estrategikoetan oinarritutako 45 hitzaldien bidez, azpiegitura kritikoak eta industria-ingurune konektatuak babesteko asmoz, sektoreko liderrek, adituek eta profesionalek esperientziak, estrategiak eta irtenbide berritzaileak partekatu dituzte.
Ildo horretan, ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecilla Gubiak, zibersegurtasun industrialaren erregulazioaren orainari eta etorkizunari buruzko gogoeta egin du, sektoreko nazioarteko eta estatuko adituekin batera. Hain zuzen ere, mahai-inguru batean parte hartu du Vicente González Pedrós ENISAko (Zibersegurtasunerako Europar Batasuneko Agentzia) Zibersegurtasuna ziurtatzeko unitateko adituarekin eta Ramón Sáez Zentro Kriptologiko Nazionaleko zerbitzuen plataformako eta bulego teknikoko arduradunarekin.
Luis Fernández SIC zibersegurtasun aldizkariko editorearen zuzendaritzapean, adituek hainbat gaietan sakondu dute: esate baterako, azken urteotan erregulazioak industria arloan eragin duen aldaketa esanguratsuena, ENS, NIS eta CRA arauek lortu nahi dituzten helburuak betetzea, edota erakundeak NIS2, CRA eta sortzen ari diren beste erregulazio batzuetara egokitzeko dituzten oztopoak. Amaitzeko, epe laburrera (2030) Europako zibersegurtasun industrialeko araudiaren bilakaerari buruzko ikuspegia jarri dute mahai gainean.
Biltzarrean, gainera, sektoreko erakunde nazional eta nazioarteko erreferenteetako ordezkariek parte hartu dute, hala nola Deloitte, Fortinet, Innotec Security by Accenture, Kaspersky, S2 Grupo, Schneider Electric, Siemens, Tecnalia, Telefónica Tech, Minsait, TxOne Networks eta Secure IT by LKS Next.
ZIURen eta CCI zentroren arteko lankidetzak
ZIURek eta Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak estrategiak partekatu, elkarren arteko ekintzak garatu, gaitasunak gehitu eta sinergiak aprobetxatzeko helburuarekin sinatu zuten lankidetza-hitzarmen bat 2019an. Aliantza horri esker, bi erakundeen arteko zaintza teknologikoa, dibulgazioa eta ezagutza-trukea indartu dira, eta Gipuzkoako enpresa-ehunaren sentsibilizazioa eta trebakuntza bultzatu dira.
Horren erakusgarri, 2025eko urtarrila eta otsaila bitartean, CCI Zentroko aditu Juan Pulpillok Fundazioaren egoitzan antolatutakoa NIS2 araudiari buruzko bi tailerretan parte hartu zuen. Era berean, ZIURek CCI Zentroak ekainean Donostian antolatutako ‘La Voz de la Industria de Euskadi’ jardunaldia antolatzen lagundu zuen.