Atzealdea ZIURek CRA araudiak makina-erremintaren sektorean dituen erronkak aztertu ditu AFM eta Soraluze-rekin batera

ZIURek CRA araudiak makina-erremintaren sektorean dituen erronkak aztertu ditu AFM eta Soraluze-rekin batera
ZIUReko zuzendari María Penillak parte hartu du Europako Zibererresilientziaren Erregelamenduak (Cyber Resilience Act, CRA) makina-erremintaren sektorean duen eragina aztertzeko online jardunaldi batean. AFMko Ana Gorrotxategi eta Soraluze enpresako Gorka Herranz adituak ere aritu dira saioan, araudiaren ondorio nagusiak aztertzeko eta hura betetzeko bidean enpresei laguntzeko orientabide praktikoak partekatzeko.
Ia 30 enpresak baino gehiagok parte hartu dute jardunaldian. Araudiaren ondorio nagusiak ezagutzeko, zalantzak argitzeko eta makina-erremintaren sektorean duen aplikazio praktikoari buruzko kezkak partekatzeko aukera izan dute.
CRA betetzeko ibilbide-orria
Online gindako saioan, erregelamenduaren funtsezko puntuak aztertu dira, bereziki enpresen jardueran eragin handiena dutenak. Halaber, araudiaren eskakizunetara egokitzeko jarraitu beharreko urratsak landu dira, prozesuaren hasieratik ziurtapenera arte.
Horrez gain, lagungarriak diren hainbat gida eta baliabide aurkeztu dira, besteak beste, CRA betetzeko CECIMOren gidak, Europako Batzordearen ohiko galderen eta erantzunen atala, eta AFMk Europako Batzordearekin araudi horri buruz egindako bileraren ondorioak. Erregelamenduaren eskakizunak hobeto ezagutzeko beste baliabide batzuk ere partekatu dira.
Benetako esperientziak eta sektorearen zalantzak
Beste atal batean, ziberintzidenteekin lotutako esperientzia praktikoak eta makina-erremintaren sektoreko bezeroek enpresei helarazten dizkieten zibersegurtasun-eskakizunak landu dira.
Jardunaldia galderak egiteko eta bertaratutakoen kezkak partekatzeko tarte batekin amaitu da. Besteak beste, enpresek CRAra egokitzeko duten maila, bezeroen eskakizunak, bezeroei eragin diezaieketen gorabeherak eta sektoreak behar duen laguntza izan dira hizpide.
Elkarrizketa horri esker, enpresek dituzten erronkak mahai gainean jarri dira, eta lan-taldeen bidez elkarrekin egin daitezkeen ekintzak identifikatzearen garrantzia nabarmendu da, Europako araudi berrira egokitzeko prozesua errazteko.
Parte-hartze horren bidez, ZIURek CRAren eskakizunak industriaren errealitatera hurbiltzen eta enpresek zibersegurtasunaren arloko erronka berriei aurre egiteko duten ezagutza eta prestakuntza indartzen laguntzen du.