Atzealdea ZIURek, segurtasun informatikoko nazioarteko adituekin batera, arau-aldaketen inguruan duen ikuspegia eskaini du

ZIURek, segurtasun informatikoko nazioarteko adituekin batera, arau-aldaketen inguruan duen ikuspegia eskaini du
Zentroak, Siemens, Kaspersky, FIASA, Elektra Group edo JakinCode bezalako enpresa liderrekin batera, Cibcom Technologies-ek Gasteizen antolatutako topaketa batean parte hartu du
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Cibcom Technologies enpresa donostiarrak antolatutako jardunaldi tekniko batean parte hartu du maiatzaren 28an. "Zure enpresak betetzen al du ala hala soilik dirudi? Zibersegurtasunaren inguruko erronkak, arauak eta egiak (kasu errealekin)" izenburupean, topaketa Gasteizko Jardines de Uleta hotelean izan da. Bertan, Siemens, Kaspersky, FIASA, Elektra Group edo JakinCode bezalako enpresa liderren hamar bat ordezkari bildu dira.
Topaketa horretan, zibersegurtasuneko arau-esparru berrira egokitu diren enpresen benetako kasuak eta ikaskuntza praktikoak eta ikuspegi estrategikoak eskeini eta azaldu dira. Adituek berretsi dute beharrezkoa dela enpresak berehala jarduten hastea bai eta firewall bat jada nahikoa ez dela ohartarazi ere
Bestalde, ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak, zibersegurtasuneko arau-esparru berriari lotutako aldaketa garrantzitsuenak mahaigaineratu (NIS2, CRA, UNECE eta R155) eta agertoki berri horretara egokitzeko gakoak eskaini dizkie enpresei.
Ondoren, FIASAko arduradun informatiko Javier Pizarrok benetako transformazio-kasu bat azaldu du; Siemens-eko Digital Enterprise zuzendari eta Process Automation CEOa David Pozok, Kasperskyko OT/Io Segurtasun Soluzioen Salmenten manager Mateo de Madariagak, Elektra Group-eko AMDT/Octoplant Negozioaren arduradun Joseba Zubeldiak eta JakinCodeko zuzendari nagusi Nerea Baezek, berriz, bezeroei araudi berrien aurrean prestatzen nola laguntzen ari zaizkien azaldu dute.
Amaitzeko, Cibcom Technologiesek parte-hartzaileak eta sektoreko erreferentziazko profesionalak bildu dituen kalitatezko networking-gune bat prestatu du.