Atzealdea "Konputazio kuantikoak inpaktuak eta oztopoak ditu, baina baita aukera argiak ere"

2025 / 03 / 27
ZIUReko zuzendaria María Penillak aztertu du teknologia disruptibo hori eta zibersegurtasunean duen inplikazio handia, Ayesa eta Ibermática Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekitaldian

"Konputazio kuantikoak inpaktuak eta oztopoak ditu, baina baita aukera argiak ere"

ZIUReko zuzendaria María Penillak aztertu du teknologia disruptibo hori eta zibersegurtasunean duen inplikazio handia, Ayesa eta Ibermática Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera antolatutako ekitaldian

"Konputazio kuantikoak inpaktu handiak eta oztopo garrantzitsuak ditu, baina baita aukera argiak ere". Horixe adierazi du ZIUReko zuzendaria María Penillak, Ayesa eta Ibermática Fundazioak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Donostiako Aquariumean antolatutako "Konputazio kuantikotik segurtasunera" ekitaldian. Topaketa horrek teknologia berri hori aztertzeko balio izan du, kalkulu-potentzia erabakigarria den eremuak eraldatzen ari baita, eta zibersegurtasunean ere izugarrizko inplikazioak baititu.

Penillak, Ayesa-ko Alvaro Fraile adituak gidatutako "Aro prekuantikotik aro postkuantikorako trantsizioaren premia. Benetan beharrezkoa da? Prest al gaude?" mahai-inguruan parte hartu du. Bertan, CyBasqueko presidentea Xabier Mitxelena, Cyberzaintzako zuzendari estrategiko eta berrikuntzako zuzendaria Iratxe Martín, eta CyberTIX Simulation Technologies-eko CEOa Lorenzo Díaz de Apodaca ere izan dira.

ZIUReko zuzendariak kuantikari buruzko erregulazio on bat sortzeko beharra azpimarratu du, zibersegurtasunaren inguruan egiten ari den bezala. "Erregulazioek ezartzen dizkiguten betebeharrak bultzada bat dira enpresek, bestela, emango ez lituzketen urratsak eman ditzaten", adierazi du. Penillaren beste puntu garrantzitsu bat "bidelagun on bat bilatzea" da, kuantikaren bide berri horretatik ibiltzeko. "Enpresa guztiek onartu dute zibersegurtasun hornitzaile bat bilatzea funtsezkoa dela. Teknologia berri horrek zer ekar dezakeen eta arlo horretan zer egin dezaketen azaldu behar diegu gure ETEei. Mundu honetan parte hartu beha dugu dauden aukerak enpresei hurbiltzeko", adierazi du.

"Geratzeko iritsi den" teknologia

ZIUReko zuzendariak adierazi du Gipuzkoak urte asko daramatzala zientzian eta berrikuntzan inplikatuta, eta konputazio kuantikoan nazioarteko erreferente bihur daitekeela, hala nola, "hub bat eta erakusleiho bat" bezala. "Bide horretan pausoak ematen hasi behar dugu, teknologia hau geratzeko iritsi baita. Administrazio publikoei punta-puntakoa izatea tokatzen zaigu bidaia honetan enpresei laguntzeko", esan du Penillak bukatzeko.

ZIUReko zuzendariaren ildo beretik, Ekonomia Sustapen eta Proiektu Estrategikoetako diputatu izendatu berriak, Unai Anduezak, eman dio hasiera topaketari, eta adierazi du esparru hori estrategikoa dela Gipuzkoarentzat, zibersegurtasunarena bezala. "Laborategi- eta ikerketa-arloekin lotuta zirudiena, hainbat sektoretan nola ezarpenak dituela ikusten ari gara", adierazi du. Anduezak ZIUR Fundazioa aipatu du, 2018an sortua lurraldeko industria-sektoreari laguntzeko eta horrela, beraien lehiakortasuna bermatzeko, eta gogorarazi izan du Sailak abiarazi berri duen 400.000 euroko dirulaguntza-deialdi berria, ETEei zibersegurtasunaren arloan laguntzeko.