Atzealdea ZIUR Women4Cyber Euskadi topaketaren lehen edizioan izan da

2025 / 09 / 25
Zentroa, Women4Cyber Spain elkartearen erakunde laguntzailea den heinean, komunitateak Euskadin izan dituen aurrerapenak ezagutzera joan da.

ZIUR Women4Cyber Euskadi topaketaren lehen edizioan izan da

Zentroa, Women4Cyber Spain elkartearen erakunde laguntzailea den heinean, komunitateak Euskadin izan dituen aurrerapenak ezagutzera joan da

Zibersegurtasuneko ehun bat emakume profesional bildu dira Bilboko ‘Women4Cyber Euskadi’ topaketaren lehen edizioan. 'Women4Cyber Euskadi: hesiak hautsiz, ziberresilientzia eraikiz’ lelopean, Enpresa Digitala, ITP Aero eta Tecnaliak antolatu dute topaketa.

‘Women4Cyber Spain’en erakunde laguntzailea den heinean, ZIUReko zuzendari María Penilla zibersegurtasunari lotutako aukerei eta erronkei buruzko hitzaldi eta eztabaida inspiratzaileetan izan da. Hitzaldi horietan parte hartu dute Eusko Jaurlaritzako Eraldaketa Digitaleko zuzendari Elixabete Garciak, Banco Santanderreko CIOen taldeko buru Idoia Mateo Murillok, ITP Aeroko segurtasun globaleko arduradun Izaskun Onandiak eta Tecnaliako CORES-Digital arloko zuzendari Ana Ayerbek. Azken horrek, gainera, Europako fundazioak Euskadin egindako ekimenak aurkeztu ditu.

'Women4Cyber Euskadi’ ekimenak zibersegurtasunak planteatzen dituen erronkei erantzuteko pertsona guztien arteko lankidetza sustatzeko beharra mahai gainean jarri du. Era berean, zibersegurtasun partekatuko ekosistema bat sortu eta euskal profesionalei hainbat testuingurutan ikusgarritasuna eskaintzeko premia azpimarratu du. Topaketa horien helburua, ekosistema digital inklusiboagoa, seguruagoa eta berritzaileagoa sortzeko helburuz, zibersegurtasunaren alorrean emakumeen parte-hartzea sustatzea da.