Atzealdea Erresilientzia digitala eta araudiaren betetzea jorratu dituen jardunaldi batean parte hartu du ZIURek Hernanin

2026 / 04 / 23
Sarenetek antolatutako saioak euskal industria-enpresetako IT, sistema eta zibersegurtasun arduradunak bildu ditu.

Erresilientzia digitala eta araudiaren betetzea jorratu dituen jardunaldi batean parte hartu du ZIURek Hernanin

Sarenetek antolatutako saioak euskal industria-enpresetako IT, sistema eta zibersegurtasun arduradunak bildu ditu

ZIUR, Gipuzkoako Industria Zibersegurtasun Zentroak, zibersegurtasunaren arloan Erresilientzia digitala eta araudiaren betetzea jorratu dituen jardunaldi batean parte hartu du Hernanin. Saioa Sarenet enpresak antolatu du.

Topaketak, enpresa-ehunean zibersegurtasuna indartzeko tresnak eta informazioa partekatzeko helburuarekin, industria arloko hogeitik gora enpresetako IT, sistema eta zibersegurtasun arduradun bildu ditu

ZIUReko zuzendari nagusi Maria Penillak, SPRI taldeko ordezkariekin eta Sarenet eta Purple Blob enpresetako ordezkariekin batera, saioan parte hartu du. Penillak, enpresa industrialei CRA legearen eskakizunetara egokitzen laguntzeko tresna gisa, abian jarri berri duten Azelerario Programak jokatzen duen papera nabarmendu du. Era berean, arlo honetan hobekuntzak ekarriko dituzten proiektuak gauzatzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen dituen zibersegurtasun laguntzek duten eragina azpimarratu du. 

ZIUReko zuzendariak, mehatxu digitalen areagotzea, digitalizazioaren azelerazioa eta europar araudiaren eboluzioa errealitate bat diren testuinguru honetan, euskal industriak zibersegurtasunaren esparruan duen egungo egoera eta 2026ra begira dituen erronka nagusiak azaldu ditu. 

Sarenet eta Purple Blob enpresek, bere aldetik, arriskuaren kudeaketari, sistemen babesari eta finantzaketa publikoaren bidez garatu daitezkeen zibersegurtasun proiektuen egituraketari lotutako alderdi tekniko eta operatiboak jorratu dituzte.

SPRI Taldeak, azkenik, atal instituzionalari heldu dio eta zibersegurtasunerako laguntza-programa aurkeztu du. ZIURek , era berean, industria enpresetan zibersegurtasuna indartzeko ekimenak sustatzera zuzenduta dagoen 400.000 euroko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza-deialdi berria ezagutzera eman du.