Atzealdea ZIUR, EuskalHacken IX. biltzarraren babesle

ZIUR, EuskalHacken IX. biltzarraren babesle
Gipuzkoako zibersegurtasun industrialaren zentroak Donostian 200 pertsona bildu dituen ‘hacking’ esparruan erreferentziazko hitzordua bilakatu den topaketa babesten du
ZIUR, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialaren zentroak, beste urte batez segurtasunaren inguruan EuskalHackek antolatutako biltzarraren (Euskal Hack Security Congress) babesle da. Topaketa hau, bere bederatzigarren edizioan, ‘hacingk’-aren esparruan erreferentziazko hitzordua bilakatu da. Fundazioaren zibersegurtasuneko aditu Iñaki Torrecilla eta Markel Gómez, Olarain Ikastetxe Nagusian izan den hasiera-ekitaldian egon dira bertan bildu diren 200 parte-hartzaileekin bat eginez. 48 orduz ziberdelituen eta erasoen munduan murgiltzeko aditu zein iritsiberriei aukera paregabea eskeiniko dien topaketa.
Ekainaren 18an eta 19an izango den ZIURek babestutako biltzarrak prestatu duen programak, hitzaldiak, taillerrak eta asialdirako aukera emango duten era guztietako edukiak eskeiniko ditu. Hogeitik gora hizlariek, tailerren eta hitzaldien bitartez, sektorearekin erlazionatutako gai anitzak jorratuko dituzte. Esate baterako, zibersegurtasuna eta adimen artifizialarekin, zahurgarritasunen analisiarekin, WI-FI sareen hacking-arekin edota mehatsuen detekzio aurretaruarekin zerikusia dauketenak. Beste hainbat gaietan ere sakonduko du zibererasoen adibide errealak aurkeztuko dituen egitarauak.
Urtero gertatu ohi denez, ostiral arratsaldeak tonu informalago bat edukiko du. Era honetan, Open Space espazioan, bertaratzen diren guztiek mahaiak, regletak eta beharrezkoa den guztia edukiko dute eskuragai jende berria ezagtutu ahal izateko eta hacking-arekin erlazionatutako edozein gairekin ondo pasatzeko.