Atzealdea ZIURek NIS2aren eta zibersegurtasun mailaren inguruan duen ikuspegia azaldu du 500 profesionalen aurrean
ZIURek NIS2aren eta zibersegurtasun mailaren inguruan duen ikuspegia azaldu du 500 profesionalen aurrean
ZIUReko zuzendari María Penillak, DOK Summit Bilbaon egindako produktu aurkezpen batean eta mahai-inguru batean parte hartu du
ZIURek DOK Summit Bilbaon parte hartu du gaur goizean, GAIA Klusterrak eta ESLE Euskadiko Software Libreko Enpresen Elkarteak Bilboko Euskalduna Jauregian antolatutako Teknologia eta Ezagutza kongresuan. María Penilla zuzendari nagusiak NIS2 zuzentarauari eta industria-enpresen zibersegurtasuneko mailari buruz duen ikuspegia partekatu du nazioarteko izaera duen ekitaldietara hurbildu diren 500 profesionalen aurrean. Izan ere, kongresuak Datuaren Ekonomia berrian Trantsizio Digital Ireki eta Berdeak dituen erronkak eta aukerak aztertzea du helburu.
Bere lehen hitzaldian, ZIUReko aditua, Versia zibersegurtasuneko dibisioan, Versia Cyber Shield-en, zibersegurtasuneko proiektuen eta zerbitzuen arduraduna den Roberto Izquierdorekin batera mintzatu da. Biek ala biek sektore industrialean zibersegurtasunean inbertsioa optimizatu eta enpresen aktibo kritikoak babestea helburu duen Cybersity soluzioaren bitartez, Gipuzkoako lau enpresa industrialen zibersegurtasuneko jarrera ebaluatzeko amankomunean burutu duten proiektua aurkeztu dute.
Penillak, ondoren, zibersegurtasuneko araudiei buruzko mahai-inguru batean parte hartu du, eta, bertan, NIS2 Europako Zuzentarauari buruz duen ikuspegia partekatu du, besteak beste, honako hauekin batera: Carla Redondo, INCIBE Zibersegurtasuneko Institutu Nazionaleko idazkari nagusia; Sebastijan Кutura, European Cyber Security Organisation (ECSO) elkarteko Senior Manager at Industry Cybersecurity; Guillermo Unamuno, SPRI Taldeko Smart & Cyber saileko arduraduna, eta energia sektoreko ordezkari David Andrés Hurtado eta Andoni Valverde Villar, hurrenez hurren Naturgyko IT and Cybersecurity executive-a eta Iberdrolako Cyber Fusion Centerreko arduradun globala.