Atzealdea Teknologiak enpresan duen zereginaren inguruko begirada kritiko eta errealista proposatu duen CIOen 6. Nazioarteko Biltzarrean parte hartu du ZIURek

Teknologiak enpresan duen zereginaren inguruko begirada kritiko eta errealista proposatu duen CIOen 6. Nazioarteko Biltzarrean parte hartu du ZIURek
Zibersegurtasunak erakundeetan duen eginkizunaren alorreko mahai-inguru bat gidatu du Fundazioak
ZIURek, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, maiatzaren 28an APD Elkarteak Madrilen antolatutako CIOen Nazioarteko 6. Kongresuan parte hartu du. Batzar honetan, 30 profesional ingururen eskutik, 1.000 pertsona inguruk zibersegurtasunaren munduko egungo erronken berri izan du, besteak beste adimen artifiziala, automatizazioa, jasangarritasuna edo aldaketaren lidergoa.
ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak enpresa-zibersegurtasunak dituen mehatxu eta aukerei buruzko bere ikuspegia eman du biltzarrean. Izan ere, solik 2025ean, 10.000 milioi eurorainoko enpresa-kostua ekar lezakeen zibererasoen %40 baten areagotzea aurreikusten da munduan.
Penillak erakundeek zibersegurtasuneko ekintza-plan bat egiteko orduan dituzten erronken inguruan mahai-inguru bat gidatu du ZIUR aretoan. Bertan, Garrigues zerbitzu legalen enpresako kide Álvaro Blanco, BBVAko ordezkari Vanessa Gil eta Cloud Computing GIGASeko kide Nacho García sektore horretako lege-aldaketa, hiperkonektibitatea edo profil estrategikoeen inguruan solastu dira.
"Gaur egun, zibersegurtasunean inbertitzea lehiakortasun-faktoretzat jotzen da enpresetan", adierazi du ZIUReko zuzendari nagusiak. Gainerako adituek baieztapen bera egin dute: "Segurtasuna ez da gastua, erantzukizuna eta abantaila baizik, dagokion ikuspegiarekin kudeatzen bada". Zentzu horretan, zibersegurtasuna ez da soilik teknologia, "estrategia, inbertsioa eta kultura" baizik, eta, ondorioz, babesa "funtsezkoa" da enpresen eraldaketa digitalaren aurrean.