Atzealdea ZIURek ETEekin partekatu du hondamendi baten aurrean errekuperazio-estrategia on bat izatearen garrantzia

2025 / 04 / 02
María Penilla zuzendariak industria-enpresek Disaster Recovery prozesuak aurrera eramateko duten modua azaldu du.

ZIURek ETEekin partekatu du hondamendi baten aurrean errekuperazio-estrategia on bat izatearen garrantzia

María Penilla zuzendariak industria-enpresek Disaster Recovery prozesuak aurrera eramateko duten modua azaldu du

ZIURek, Bullhost Cloud Services-ek, Euskadiko Teknologia Parkearen eta Veeam Software-en laguntzarekin, 'Disaster Recovery'-en inguruan antolatutako tailer teoriko-praktiko batean parte hartu du. SPRI Taldearen parte-hartzea izan duen topaketa honek bi helburu izan ditu. Alde batetik, enpresei Hondamendien Errekuperazio Plan bat prestatzen azaldu eta, bestalde,   negozioaren jarraipena bermatzen lagunduko duten mekanismoak ebaluatzen erakutsi. Horretarako, tokiko enpresei eragin diezaieketen hondamendi zibernetiko baten benetako bi egoera simulatu dira.

ETEei egindako erasoak %50 igo dira azken urtean, eta eraso hori jasan dutenen %60-a gertakariaren ondorengo sei hilabeteetan itxi dira. Zero arriskurik ez badago ere, errekuperazio-plan batek zibererasorik izanez gero azkar eta arin erantzutea ahalbidetzen du, negozioaren gaineko eragina murriztuz.

Kontuan hartuta enpresen % 47k ez duela zibererasoaren aurrean erantzuteko plan formalik, ZIUReko zuzendari María Penillak hondamendien aurrean errekuperazio estrategia on bat izatearen garrantziaz ohartarazi du, "antolaketa-erresilientzia handitzen" duelako eta "bizkorrago eta azkarrago suspertzeko" gaitasuna izateko. Europatik datozen araudi berriei buruz ohartarazteaz gain, Gipuzkoako Foru Aldundiak zibersegurtasunerako eman dituen laguntza berriak zehaztu ditu.

Era berean, Guillermo Unamuno, SPRI Taldeko Smart & Cyber enpresako arduradunak, Euskadiko enpresek zibersegurtasunaren arloan dituzten gaitasunak hobetzeko eta erregulazioko berrikuntza berrietara egokitzeko zuzenduta dauden tresnak aurkeztu ditu.

Bullhostek, bestalde, zibersegurtasuna informazioaren eskuragarritasunetik eta gobernantzatik landuz, gertakari baten ondoren eraginkortasuna berreskuratzeko hainbat kasuistika bildu dituen simulakro bat egin du. Era horretan, Jon Urionaguena eta Leonardo Martin, enpresa horren zibersegurtasuneko adituek, bi agertoki praktiko planteatu dituzte. Alde batetik on-premise arkitektura eta eguneroko funtzionamendua aurkeztu duen bat eta, bestalde, failoverra hornitzailearen aurka eginez, hondamendia simulatu eta plana gauzatu duena.