Atzealdea ZIUR Azelerazio Programa BIEMHren 33. ediziora iritsi da, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroaren eskutik

'ZIUR Azelerazio Programa’ BIEMHren 33. ediziora iritsi da, Gipuzkoako zibersegurtasun industrialeko zentroaren eskutik
María Penilla ZIUReko zuzendariak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera Fundazioak gidatutako ekimen hau aurkeztu du CRA betetzeko, makina-erremintaren fabrikatzaileei zuzendutako zibersegurtasun jardunaldi batean
ZIUR, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, Orbik Cybersecurityk antolatutako zibersegurtasun hitzaldi zikloan parte hartu du, Makina-Erremintaren Biurtekoaren (BIEMH) 33. edizioan. Zentroko zuzendari María Penilla Barakaldora bertaratu da AFM Clusterreko, SPRI Taldeko eta Mondragon Unibertsitateko profesionalekin batera hausnartzeko, Europako zibersegurtasun arau-esparru berria indarrean jartzeak industria-ehunak izango dituen erronka berriei buruz.
BECen egin den ekitaldian sektoreko elkarte, erakunde eta enpresa aitzindariek parte hartu dute, eta produktuaren zibersegurtasuna zein zibersegurtasun araudia modu estrategikoago, eraginkorrago eta industria-errealitatearekin lerrokatuagoan nola landu azaldu dute. Ildo horretan, Penillak “Makina-erremintetako produktuen zibersegurtasuna: kontzientziatik ekintzara” mahai-inguruan parte hartu du, CRA legea jorratuz sektoreko adituekin batera: Jon Arregui (AFM Clusterreko zibersegurtasun arduraduna), Guillermo Unamuno (SPRI Taldeko smart & cyber arduraduna) eta Urko Zurutuza (Mondragon Unibertsitateko datu-analisi eta ikerketa zibernetikoko aditua). Mahai-ingurua Jon Ander Agirretxu Orbik Cybersecurityko laboratory manager-ak moderatu du.
Bere hitzaldian, ZIUReko adituak arau-esparruari buruzko ikuspegia eskaini du, eta enpresei ohartarazi die “CRA ez betetzeak arrisku larriak dakarzkiela, bai ekonomikoak bai operatiboak; hala ere, lege honetara egokitzea funtsezko faktorea izango da lehiaren aurrean nabarmentzeko”. CRA betetzeari lotuta, Maríak ‘ZIUR Azelerazio Programa’ aurkeztu du, lehen aipatutako aditu taldearekin batera, programako erakunde laguntzaileetako kide direnak.
ZIURek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin gidatutako ekimenaren helburua da produktu konektatuen fabrikatzaileei CRA betetzen laguntzea. “Azelerazio Programa honetan parte hartzera animatzen zaituztegu; izan ere, ziurtapen-jarduerak, prestakuntza-tailerrak eta sektorekako arau-aholkularitza zabaltzeaz gain, Gipuzkoan garatutako produktu konektatuen zibersegurtasun-ebaluazio zerbitzua ere aurreikusten du, baita industria-osagaien auditoretzak eta ahultasun teknikoen kudeaketa-zerbitzua ere”, adierazi du Penillak.
Mahai-inguru hau “Product Cybersecurity Compliance Challenges for Machine Tool sector” jardunaldi dinamikoaren barruan kokatu da. Bertan, adituek makina-erremintaren diseinatzaile, fabrikatzaile eta integratzaileei zuzendu zaizkie, araudia betetzeko betebehar berriei, arau horiek negozioan eta hornikuntza-katean izango duten eraginari, eta gero eta zorrotzagoa den arau-ingurune baterako enpresek nola prestatu behar duten buruzko ikuspegia eskaintzeko. Topaketa irtenbide berrien aurkezpenarekin eta networking gune batekin amaitu da.