Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Ziberinteligentzia industrialari buruzko 2026ko hirugarren hiruhileroko txostena

"2026ko hirugarren hiruhilekoan, ransomware-biktimen inguruko 48 argitalpen identifikatu dira Espainian; horietatik 9 industria-sektoreari dagozkio."
ZIUR
Ziberinteligentzia industrialari buruzko 2026ko hirugarren hiruhileroko txostena
Txostenaren helburua 2026ko hirugarren hiruhilekoan zibersegurtasunaren arloan izandako joerak aztertzea da. Industria-enpresei zuzendutako dokumentuak hiruhilekoan izandako zibereraso-kanpaina nabarmenenen azterketa jasotzen du, baita ahultasunen ikuspegi orokorra, ransomware-taldeen panorama (Espainian geolokalizatutako argitalpenak barne), ZIURrek monitorizatutako segurtasun-alerten detekzioak eta gomendioen zerrenda ere.
AURKIBIDEA
- Laburpen exekutiboa
- Industria-arloko kanpaina eta gorabehera nabarmenenak
- Ahultasun kritikoak eta ustiapen aktiboa
- Ransomware-taldeen panorama
- Espainian argitaratutako ransomware-jarduera
- ZIURrek monitorizatutako segurtasun-detekzioak
- Gomendioak
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.