Atzealdea NIS2: industria-enpresen hurrengo erronka

2024 / 10 / 29
ZIURek, NIS2 Zuzentarauari buruzko webinar bat eman zuen Cibcom Technologies industria-sareetan aditua den enpresarekin batera. Gipuzkoako industria-enpresek zibersegurtasunaren arloko Europako legedi hori indarrean jartzeak nola eragiten dien jatikea izan zen egitasmoaren helburua. Legedi hori enpresa ertain eta handiei, publiko zein pribatuei, kritikotasun handiko

NIS2: industria-enpresen hurrengo erronka

ZIURek, NIS2 Zuzentarauari buruzko webinar bat eman zuen Cibcom Technologies industria-sareetan aditua den enpresarekin batera. Gipuzkoako industria-enpresek zibersegurtasunaren arloko Europako legedi hori indarrean jartzeak nola eragiten dien jatikea izan zen egitasmoaren helburua. Legedi hori enpresa ertain eta handiei, publiko zein pribatuei, kritikotasun handiko

sektoreetakoei eta Europar Batasunean zerbitzuak ematen edo jarduerak gauzatzen dituzten beste sektore kritiko batzuei aplikatzen zaie.

Europako NIS2 araudia guztiz eraldatzen ari da industria-enpresen zibersegurtasun-baldintzak, araudi horretatik eratorritako betebehar berriek eragina baitute industria-enpresen azpiegitura kritikoen babesean, bai eta OT/IT integrazioan ere.

Ildo horretan, ZIUReko zuzendari nagusi María Penillak, OT teknologiaren eremuko urrakortasunei eta azalpenari buruzko testuingurua eskaini zien parte-hartzaileei, eta, besteak beste, konektibitate ez-segurutik eratorritako azalpenari buruz hitz egin zuen. Gartnerren hitzetan, "2028rako urruneko sarbidea erabiliz OTan egiten diren erasoen kopuruak gora egingo du, eraso-bektoreen % 15era iritsi arte".

Bestalde, Penillak NIS2 Zuzentarauaren sarrera bat egin zuen eta hura indarrean jartzeak eragindako alderdiak zerrandatu zutien. Azalpenek helburutzat izan zuten enpresak araudi hori betetzeko prest egon daitezen, heuren ospea arriskuan jar dezaketen eragiketetan zehapenak eta urrakortasunak saihestuz eta kostu handikoak izan daitezkeen zibererasoak saihestuz.

Hala, araudia testuinguruan jarri zuen, eta aurreko NIS1 zuzentarauarekiko aldaketa garrantzitsuenak aipatu zituen, besteak beste, hornidura-katearen babesa eta haren aplikazio-eremua sektore gehiagoetara zabaltzea. Ildo horretan, zuzentarauak aplikatzen dituen sektoreak zerrendatu zituen, manufaktura-industria eta enpresa txiki eta ertainak nabarmenduz, eta ziber-arriskua kudeatzeko neurriak partekatu zituen, baita araudia betetzeko laguntza-teknologiak ere.

Amaitzeko, Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroko zuzendariak Fundazioak eremu horretan egindako lanaren balioa nabarmendu zuen, eta "ADI" ezizenaz ezagutzen den eta adimen artifizialean oinarritzen den NIS2aren alderdiei buruzko kontsultak egiteko ZIURek garatutako tresna berria aurkeztu zuen.

Bestalde, topaketari amaiera emateko, Aingeru Costa Calvok, Cibcom Technologieseko zibersegurtasun industrialeko teknikariak, segmentazioarekin eta mikrosegmentazioarekin lotutako jardunbide egoki batzuk partekatu zituen eta datuak eta funtzionaltasunak berreskuratzeko Disaster Recovery plan bat nola aurrera eraman azaldu zuen.

Jardunaldi honen bidez, ZIURek Gipuzkoako enpresa-sarea zibersegurtasuneko azken berrikuntzen inguruan informatuta eta kontzientziatuta mantendu nahi du, enpresek, gero eta arautuagoa dagoen ingurune batean, beren sistemen segurtasuna eta lehiakortasuna bermatu ahal izan dezaten.