Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea OTko hornidura-katearen segurtasunari buruzko txostena

"Hornidura-katearen aurkako erasoak enpresek azken 12 hilabeteetan jasan dituzten erasoen zerrendako lehen postuan daude (%31)"
Kaspersky
2026ko hornidura-katearen erreakzioa Kasperskyren txosten analitikoa
Gipuzkoako industriaren ezaugarri nagusia enpresa-sare oso espezializatua da, eta industria-enpresa txiki eta ertainak, makineria-fabrikatzaileak, integratzaileak eta hornitzaile teknologikoak ugari dira, gero eta interkonektatuago eta digitalizatuago dauden hornidura-kateetan jarduten dutenak. Testuinguru horretan, Teknologia Operatiboko (OT) inguruneetan hornidura-katearen segurtasuna faktore erabakigarria bihurtu da jarraitutasun operatiboa, instalazioen segurtasun fisikoa eta lurraldearen lehiakortasuna bermatzeko.
ZIURen zaintza teknologikoko txosten honek OT inguruneetako hornidura-kateari lotutako arriskuen azterketa bat eskaintzen die enpresei, erakundeen, hornitzaileen eta produktu digitalen arteko interdependentziak dakartzan arriskuez jabetu daitezen. Ildo horretan, OT hornidura-kateko esposizio-bide nagusiak, OT hornidura-katearen babesaren egungo egoera eta araudien eragina azaltzen ditu, baita zenbait ondorio eta gomendio ere.
AURKIBIDEA
- Sarrera
- OT Esposizio-bide nagusiak OT hornikuntza-katean
- OT hornikuntza-katearen babesaren egungo egoera eta araudien eragina
- Ondorioak eta gomendioak
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.