Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak

ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.

Atzealdea Industria inguruneetan ekipamenduak gotortzeari buruzko txostena

Txosten honen helburua da industria-sektoreko enpresek beren ekipamenduak zibersegurtasun mailan gotortzeko gomendioak izatea. Ildo horretan, ZIURen txostenak gomendio batzuk ematen ditu enpresek segurtasun-estrategia proaktiboa ezar dezaten. Horrela, segurtasun-hesiak indartzea eta OT eta IT sareak segmentatzea gomendatzen du, baita datuak babestea ere sortzen ari diren kalteberatasunen aurrean.

"Datozen urteetan, zibersegurtasuneko neurri sendoak hartzen ez dituzten enpresen % 70ek baino gehiagok bere eragiketei eragingo dieten gorabehera esanguratsuei aurre egin beharko die"

Gartner

Industria inguruneetan ekipamenduak gotortzeari buruzko txostena

Txosten honen helburua da industria-sektoreko enpresek beren ekipamenduak zibersegurtasun mailan gotortzeko gomendioak izatea. Ildo horretan, ZIURen txostenak gomendio batzuk ematen ditu enpresek segurtasun-estrategia proaktiboa ezar dezaten. Horrela, segurtasun-hesiak indartzea eta OT eta IT sareak segmentatzea gomendatzen du, baita datuak babestea ere sortzen ari diren kalteberatasunen aurrean.

AURKIBIDEA

  1. Sarrera
  2. Ekipoak gotortzeko beharra
  3. Kontuan hartu beharreko erronka eta alderdi nagusiak
  4. Gotortutako teknologiak eta tresnak
  5. Gomendioak

Hitz egingo al dugu?

ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.