Atzealdea ZIURek Gipuzkoako industria-sektorearen prestaketa sustatzen du Cyber Resilience Act-era begira

ZIURek Gipuzkoako industria-sektorearen prestaketa sustatzen du Cyber Resilience Act-era begira
Zibersegurtasun industrialeko zentroak antolatutako webinar honen helburua enpresei Europar araudia betetzeko aurre egin beharreko ziurtapen-esparruak ezagutaraztea izan da
2027ko irailean, osagai digitalak dituzten produktu guztiak ezin izango dira Europar Batasunean merkaturatu Cyber Resilience Act (CRA) araudiaren baldintzak bete gabe. Testuinguru horretan, enpresak Europako araudi berriaren eskakizunetara prestatzeko helburuarekin, ZIUR Gipuzkoako Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak webinar bat antolatu du Orbik Cybersecurity eta Telefónica Tech enpresekin lankidetzan.
CRA araudiak osagai digitalak dituzten produktuen fabrikatzaileentzat betebehar sorta bat ezartzen du. Betekizun hauek era guztitako soluzio teknologikoei aplikagarriak diren zibersegurtasun irizpide transbertsalak jasotzen dituzte.
ZIUReko ICS Security Architect Iñaki Torrecillak, Orbik Cybersecurity-ko zibersegurtasun analista Moisés Ceñerak eta Telefónica Tech-eko Security Manager Gorka Roldanek, CRAren betetze-prozesua errazteko, ikuspegi estrategiko eta operatiboa eskaini diete enpresei saioan zehar.
Tailerrak enpresei lagundu die beren produktuen araudiaren aplikagarritasuna identifikatzen, ziurtapen-esparruak ezagutzen eta egin beharreko jarduerak zehazten. Era berean, araudia betetzeko prozesuan dauden industrien esperientziak eta ikasitako lezioak partekatu dira.
Torrecillak, bestalde, Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako ZIUR Azelerazio Programa aurkeztu du. Programa honetan zibersegurtasunean adituak diren dozena batetik gora erakundek parte hartzen dute. 2025eko urrian abiarazia, programaren helburua Gipuzkoako manufaktura enpresei CRA araudia betetzen laguntzea da.
Proiektua zibersegurtasun industrialaren ekosistema osatzen duten hainbat eragileren lankidetzan oinarritzen da. Horien artean daude Telefónica, Thales eta Orbik Cybersecurity. Vicomtech, Ikerlan, Mondragon Korporazioa eta AFMren parte-hartzea, gaitasun teknologiko, ikerketa eta sektorialak eskainiz, ere nabarmena da.