Zibersegurtasunari buruzko txostenak eta azterlanak
ZIUR Fundazioan zibersegurtasuna zabaltzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu Gipuzkoako industria-sektorearentzat. Egindako analisien eta azterketen emaitzak txosten hauetan jaso ditugu. Txosten horiek zure eskura jarri ditugu. Deskargatu eta urrats sendoak egin zure enpresako zibersegurtasuna kontrolatzeko.
Atzealdea Autentifikazio-mekanismoak industria-ingurunei buruzko txostena

"Industria-erakundeen ia % 70ek zibererasoak jasan dituzte azken urtean"
ABI Research and Palo Alto Networks
2024ko segurtasun OTen egoera (The State of OT Security 2024)
IEC 624432 araudiak giza erabiltzaileak, gailuak, sistemak eta software-prozesuak autentifikatzea eskatzen du, industria-azpiegitura baten baliabide eta sistema kritikoetarako sarbidea eman aurretik. Autentifikazio-metodoek beren nortasuna egiaztatzen eta berresten dute, segurtasun-maila handitzen duten faktore askoren bidez.
ZIURen zaintza teknologikoko txosten honek zibersegurtasun-praktika horren azterketa eskaintzen die enpresei, autentifikazio-mekanismoen inplementazio praktikoaren eskakizunak, dauden autentifikazio-metodoak eta metodo horien aplikazioa bilduz. Halaber, sarbideak kudeatzeko eta aktiboak babesteko orduan kontuan hartu beharreko hainbat erronka eta gomendio zerrendatzen ditu.
AURKIBIDEA
- Sarrera
- Autentikazioa industria-ingurunean
- Autentifikazio metodoak eta aplikazioak
- Aplikazioa industria-inguruneetan
- Erronkak
- Gomendioak
JASO TXOSTENA ZURE POSTAN
Hitz egingo al dugu?
ZIUReko lantaldea gertukoa da, elkarlanerako prest dago. Behatokiaren bidez eskaintzen dugun zibersegurtasunerako laguntza zerbitzua ezagutu nahi baduzue,jarri gurekin harremanetan eta hitz egingo dugu.